domingo, 28 de octubre de 2007

ANE ERICE OLAIZOLAREN “TOP ZERRENDA”


YOUTUBE

http://www.youtube.com/

2005.urtean Jawed Karim (http://es.wikipedia.org/wiki/Jawed_Karim), Chad Hurley (http://es.wikipedia.org/wiki/Chad_Hurley) eta Steve Chen (http://es.wikipedia.org/wiki/Steve_Chen) “youtube” izeneko webgunea eratu zuten. Bertan erabiltzaileak modu errazean bideoak igo, jeitsi, ikusi eta partekatzeko aukera dauka. Nahi duzun bideoa erraz aurkitzeko, orrialdeak daukan bilatzaileaz baliatu zaitezke edota kategoria desberdinetan sailkatutako zerrendaz ere. Aipatu beharra dago “youtube”-ren gaztelaniazko bertsioa existitzen dela (www.youtube.es) ,eta beste hizkuntzetako bertsioa ere, ingelesa menperatzen ez duen jendeak trabarik ez eukitzeko.

ONELOOK

http://onelook.com/

1996.urtean eratutako webgune (http://eu.wikipedia.org/wiki/Webgune) honek hitz edota galdera baten esanahi edo erantzuna topatzeko modu eraginkorreenetarikoa eskaintzen du. Bilatzailean nahi duzun hitz edo hitz multzoa idatzi eta jarraian behar duzun esanahia duten munduko hiztegi edota entziklopedietara salto bat egiteko aukera ematen dizu. Hori ez ezik sailkapen hori gaiaka egiteko aukera ematen du, hala nola, artea, medikuntza, erligioa,zientzia,eta beste hainbat dira bertan aurki daitezkeen gaiak. Izugarri ona iruditu zait edozein arlotan erabilgarria delako,baita gure ikasgaian ere. Askotan,hitz tekniko ugari agertzen zaizkigulako irrati eta telebistari lotuta eta webgune honek gure zalantzei konponbidea aurkitzeko baliabideak dituela iruditu zait.

BURUXKAK

http://www.buruxkak.org/

“Buruxkak” Udal Euskal Unibertsitatearen (http://www.ueu.org) liburutegi digitala da. Bertan UEU-k argitaratutako aldizkariak, liburuak eta doktorego-tesiak aurki ditzazkegu,eta bertan nahi ditugun testuak topatzeko bide desberdinak daude,hala nola, bilaketak, bildumen araberakoa, jakintza multzoen araberakoa edota gaien araberakoa. Webgune hau interesgarria iruditu zait gure ikasgaiaren parte teorikoa(irrati eta telebistari dagokiaona hain zuzen ere) bertan kontsultatu edota jeisteko aukera daukagulako (http://www.buruxkak.org/liburuak/109/irratibidearen_barrunbean_zehar.html).

EHUUGLE

http://zopelana.org/ehuugle/

Ehuugle Euskal Herriko Unibertsitateko (http://www.ehu.es) irakasle Gorka Jakobe Palaziok (http://www.palazio.org/) eratutako bilatzailea dugu. EHU-ko ikasle eta irakasleentzat zuzendutako webgune honek google (http://www.google.com) izeneko bilatzailearen antza du. Bilatzailean hitzen bat idatzi, “sakatu emen” botoiari eman eta segidan hitz hori edo horiek agertzen diren orrialdeak zerrendatzen ditu. Google bezain eraginkorra eta orrialdeko baliabideei dagokienez eduki testual gutxi baina nahikoak dituela aipatuko nuke.

BLOGGER

https://www.blogger.com/

1999an Pyra Labsek (http://en.wikipedia.org/wiki/Pyra_Labs) sortutako webgunea dugu, blogak (http://es.wikipedia.org/wiki/Blog) sortu eta publikatzeko balio duena. Bertan, edonork ezebez ordaindu barik aldian-aldian artikuluak idazteko aukera du eta esan daiteke blogak sortzeko webguneen artean sinpleena edo sinpleenetarikoa dela Blogger orrialdea. Itxurari dagokienez 2 bloke bereizi ditzazkegu orrialde honen sarreran, alde batetik blog bat zer den azaltzen duen atala, eta bestetik blog-a eratzeko jarraitu behar diren 3 pausuak. Dena oso sinple eta irudi adierazkorrekin agertzen da, erabiltzaileak inolako arazoak izan ez ditzan.

VIAJE A BLOGGERLANDIA

http://bloggerlandia.blogspot.com/

Orrialde honek, EHUko irakaslea Gorka Jakobe Palaziok sortua, Blogger-en egin daitezkeen gauzak hobeto menperatzeko azalpenak ematen ditu; hala nola, zer egin behar den irudiak,bideoak eta audioa igotzeko,etab. Azken batean,nola aprobetxa dezakegu orrialde horrek eskaitzen dizkigun gauzak, arazo handirik izan barik. Azalpenak argiak eta sinpleak dira,eta kontuan hartuta irakasgai honetan blog bat sortu behar izango dugula Blogger-en ,helbide hau oso baliagarria izan daitekela iruditu zait, inolako arazorik izatekotan bertan kontsultak egin ahal izateko.

No hay comentarios: